NIRE AMAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK



Nire amak ez dauka erremediorik, Antxiñe Mendizabalen liburu bat da eta marrazkiak Morkotsek eginak, Elkar argitaletxak argitaratuta 2009. urtean.
Antxiñe Mendizabal, Ilustratzailea Morkots, (Elkar, 2009)

Irati izeneko 12 urteko neska batek kontatzen du istorioa baina ez daukat argi bera edo bere ama den protagonista baina amari buruz gehiago hitz egiten duenez berari buruz dakit gehiago. Oso ama xelebrea da, “aurpegi” asko ditu eta edozein momentutan zorakeriak bururatzen zaizkio, adibidez furgoneta bat erosi eta Europatik bidaiatzea edo artista bilakatzea etab.
Iratik bere amak dituen “aurpegi”  desberdinak azaltzen ditu kapituluen bidez. Adibidez, ama ekologista, ama artista, ama turista... Eta hori azaltzeko gai bakoitzarekin zerikusi duen kontakizun bat kontatzen du.
Liburu laburra da, 100 orri ingurukoa, Iratik kontatzen du, beraz lehen pertsonan idatzia da eta batzuetan lehen aldian kontatzen da beste batzuetan orain aldian.

Ipuin hau oso polita eta xelebrea iruditu zait. Liburu laburra den arren,  amaren eta nerabezaroan dagoen alaba baten artean dagoen harremana oso ondo islatzen du, gainera barre bat baino gehiago atera dizkit  amak egiten dituen txorakeriekin. Gauza txar bat esatekotan, liburu laburra dela eta portadarekin ez duela ematen 12 urtetik gorako umeentzat dela, baina horretaz gain liburu on bat iruditu zait. Liburu honetaz gain bigarren bat dago, nire alabak ez dauka erremediorik, oraindik ez dut irakurri baina gustatuko zitzaidan. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut barre batzuk botatzeko eta zure ama ez dagoela hain zoratuta frogatzeko!


5174AxNey0L._SX331_BO1,204,203,200_.jpg

Libe Tubilla
2015/11/21