Kaliforniako neskak

Kaliforniako neskak, Joxemari Iturralde, Ibaizabal, 2000.
Kaliforniako neskak Anuxka izeneko neska batetan oinarritzen da, eta baita ere bere lagunetan Ainhoa eta Risky, neska honek bidaia bat egingo du Kaliforniara. Bertan lagun berriak egingo ditu, maitemindu ere egingo da, eta pare bat estualdi ere igaroko ditu. Anuxka neska argia, zintzoa, eta alaia da. Risky: liburuak ez digu berataz informazio askorik ematen, baina dirudienez, mutil atsegina da. Eta Ainhoa-rekin berdin, ez du asko esaten, baina honek ere neska atsegina dirudi.

Liburu hau 1. pertsonan idatzita dago,  224 orrialdeko liburua da.

Liburu hau  asko gustatu zait, ez nahiz oso irakurle aparta, hau da, ez zait irakurtzea asko gustatzen, eta egia esan, liburu hau irakurtzeko interes handia izan dut denbora guztian, eta ezin liburua bertan behera utzi. Nerabezaroko nesken abenturak eta kalifornia gustatzen bazaizu, hau da zure liburua. Niri kalifornia inguru hori asko gustatzen zait, beraz, bertan oinarritutako bizitza azaltzeak irakurtze denbora atsegina eta interesgarria egin zait. Gainera, bertako jendearen eta lagun kuadrilen ohiturak ikusi ditut, hori ere oso interesgarria izan da nire ustean.

Liburu hau irakurtze gomendatzen dizu!



Maddi Azkarate  2015/11/20