Izenburua:  MISTERIOA ARGITU ARTE
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar, 2009

Esther bere ama eta aitarekin bizi den neska bat da, baina bere aitak denbora asko pasatzen du etxetik kanpo lanagatik. Egun baten bere ama triste dagoela sumatzen du eta bere lagun batek esaten dio bere aita kartzelan dagoela, baina ez ezer sinisteko dena argitu arte. Orduan Esther, bere lagunak, Pipo bere txakurra eta bere auzokide bat misterioa argitzera doaz eta matematikako irakasleak zerikusia duela pentsatzen dute.

Istorioa irakurtzeko arina da eta interesgarria.
Nire ustez oso istorio dibertigarria eta interesgarria ez dakizulako inoiz zer etorriko den pertsonaia biribilez beteta dagoelako. Nerabe bat bazara eta detektibe eta misteriozko ipuinak gustuko badituzu, asko gustatuko zaizu liburua. KONTAMOLDEARI BURUZ EZ DUZU INFORMAZIO GEHIAGO JARRIKO?

Jon Barruetabeña 20-11-2015








A zer gaupasa!

M.A.Mintegi Lazarra
Ibaizabal

Eleberri honetako protagonistak: Mikel, Elena, Maria, eta Joseba, dira. Liburuak gazte batzuek ikasturte bukarena rok festa batean izandako abenturari buruzkoa da. Kaleko arriskuak eta zailtasunak agertzen dira liburu honetan .Adibidez, lagun bat mozkortuta dagoen bitartean taldetik desagertzen da...Zer,lagun hauen gaztetako abenturak bizitzeko prest?

Nire usteetan liburua dibertigarria izan da ,izan ere, bertoko pertsonaiak oso landuak dira eta ez dira bat ere aurreikusten historian gertatuko diren gauzak. Liburua gaur egun gertatzen denez oso sinesgarria da. Hirugarren pertsonan idatzita dagoen liburu bat da,

Ander Rubio, 2015-eko azaroaren 22-a.

“Margolana” Igor Elortza, Alfaguara-zubia 1999

Nestor eta Jokin hamasei urteko bi lagun dira. Egun batean, historiako irakasle batek ikastolan dagoen margolana erakusten die ikasleei eta egun batzuetara Louvre museora eramango dutela esaten die. Orduan, margolanaren bozetoa lapurtzea erabakitzen dute bi mutikoek. Handik aurrera arazo eta kezka guztiak azaltzen dira. Harrapatuko al dituzte? Zer gertatuko zaie bi lagunei? Eta margolanarekin?
Pertsonaiei dagokionez sinesgarriak dira, benetako nerabe baten arazoak dituztelako. Gainera, arazo baten aurrean naturalak dira.
Kontamoldeari dagokionez, istorio laburra da, 120 orrialde ditu, gainera irakurtzeko erreza da. Istorioa 1.pertsonan idatzia dago.
Kontakizunari dagokionez, liburu polita da, entretenigarria eta misteriotsua, baina apur bat astuna. Ez da oso erreala, zentzu gutxikoa da margolan bat lapurtzea, gero leku baten sartuta egoteko, museo batera eraman beharrean, ezin dutelako esan haiek dutela.
Misterioa gustatzen bazaizu, hau da zure liburua!

Arrate Matilla, 2015eko azaroaren 20a



Azken urtea Lizeoan
Joxemari Iturralde
Ibaizabal, 2002

Protagonista Raf izeneko 18 urteko neska bat da. Leroux Lizeoan azken urtea egiten ari da. Errepikatzailea da, aurreko urtean ama hil zitzaiolako eta gogoz oso txarto zebilelako. Bere ikastolan beste errepikatzaile batzuk daude beti jendeari burla egiten diotenak.
Nire ustez istorioari misterio pixkat falta zaio, arazoak berehala konpontzen baitira. Amaiera ez genuke inola ere ez esperoko oso berezia baita. Hainbat arazo interesgarri daude baina bereala konpontzen direnez ez dute graziarik. Pertsonaien aldetik: ausartak dira eta ez dute bata bestearen beldurrik.
Liburua orainaldian idatzita dago, eguneroko antzeko bat delako, beraz lehenengo pertsonan idatzita dago. Liburua ez da oso laburra baina luzea ere ez. Orrialde gutxi izan arren letra txikia duelako.

Paul Alberdi 2015 eko Azaroaren 20 a.
SAN FERMINETAN LESAKAN
San ferminetan lesakan, gazteentzat egokitutako liburu bat da, John Anduezak idatzia. Argitaletxea Elkar da eta 2014 argitaratu zen liburu hau.


Liburu honetako protagonista Danel da, DBH 4ko ikasle bat, bihurria, jatorra, lagun ona... baina aldi berean oso lotsatia neskekin. Berekin batera bada beste protagonista bat ere, Ximon, bere lagun onena, bera Danelen kontrakoa da, alegia, neskekin ez da batere lotsatia, neskalaguna ere badu.
Bilintx institutuko DBH 4ko ikasleak, ikasbidaira joan behar dira, horregatik, lehen baino lehen hasi behar dira nora joan behar diren pentsatzen, baita bidaia ordaintzeko dirua lortzen ere. Kontzertuak, lehiaketak, eta horrelako gauzak prestatzen dituzte dirua lortzeko. Horrela, diru asko lortzen dute, baina hurrengo egunean konturatzen dira dirua falta dela, hau da, norbaitek lapurtu duela. Nork lapurtuko ote zuen? Zergatik? Ikasbidaira joan gabe geratuko ote dira?  
Liburu hau orainaldian idatzita dago, lehen pertsonan, eta 160 orrialde inguru ditu.

Nire ustez liburua nahikoa ona da, nerabezaroko lagunen arteko harremanak etab… kontatzen baititu, baina beste alde batetik, ez zait oso erreala iruditzen, ez dudalako uste norbait diru hori guztia ikastola batetik lapurtzeko gai izango zenik, are gutxiago ikasbidai baterako denean.


                                                                                    Ioar Etxebarria Lertxundi, 2015-11-20

Izenburua: SAGU ONGI HEZIAK EZ DU PUZKARRIK BOTATZEN
Argitaletxea: Destino
Idazlea: Geronimo Stilton

Nik ohar kritiko hau , liburu hau ez gomendatzeko eta ez irakurtzeko egin dut, izan ere oso txarra iruditu zait, ez baitu emoziorik ezta akziorik.Liburu honetako pertsonai nagusia Geronimo Stilton da.
Sagua denez gazta jatea asko guztatzen zaio.Berak Sagurain hiriko aldizkari empresa garrantzitsua du bere eskutan , beraz irla horretan oso famatua da.
Istorio honetan, bere lehengusuak ere parte garrantzitsua hartzen du.
Egun batean , Trikimailu museora joaterakoan sagu-monalisaren koadroa erretzen ikusterakoan ura hartu eta koadroa salbatu egiten du.
Horregaitik Saguraingo Trikimailuri eta Geronimori afari batera gonbidatzen dio.
Afari hori oso harraroa izan da,baina zergaitik? Zer gertatuko ote da?


Liburu hau oso erraza da irakurtzeko, orainaldian kontatzen duelako eta 1. pertsonan kontatzen duelako.Liburua nahiko motza da ,!07 orrialde dituelako.
Niri liburu hau ez zait ezer gustatu ,ez duelako ezer espeziala, ez akziorik ,ez intrigarik sortzen, gainera oso sosoa da.
Ez dut liburu hau gomendatzen?

Andoni Okariz, 2015-eko azaroaren 20-ar
  Bihotz nahasiak
“Bihotz nahasiak”, Fernado Morillo, 2001, Ibaizabal
Nerea, protagonista, neska ausart eta beldur gabe bat da, indar handikoa gainera. Berari lagunduz, Maitane dago, bere lagunik onena, bera ere oso ausarta dena, biek batera hainbat misterio aztertzen dituzte, eta bi ikasle berrirekin batera.

Nerea eta Maitane, ikastolako lehenengo egunerako prestatzen hasten dira, dena ondo doa, baina atetik bi mutil berri sartzen dira, Isusko eta Iban. Nerea eta Maitane bi mutilekin kalera irtetzen hasten direnean krimen baten atzean daudela ikusten dute, etxe batean sartuz lagun kuadrilak hildako bat ikusiz eta inguruko pistekin hiltzailea harrapatzen dute. Gainera Nereari Isusko gustatzen zaio, Isuskori Maitane, Maitaneri Iban eta Ibani Nerea. Horrek beraien arteko harremanean zerikusi edukiko du.

Liburua lehen pertsonan dago idatzita, eguneroko batean. Oso laburra da, 176 orri ditu. Oso interesgarria da, eta zuri maitasuna eta krimenak gustatzen bazaizkizu, hau da zure liburua.

Gari Abraldes, 2015eko Azaroak 21