Larunbatean Bukowskin, John Aduenza, Elkar, 2012

Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da eta bertan azaltzen da Xato, ikaskide berria. Udan Arrasate utzi eta bertara joan da bizitzera. Urtero legez, tribu desberdinak nahastuko dira bertan, eta nerabe horien munduan murgilduta kontatzen da istorioa. Baina halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan, eta hortxe azalduko dira arazo guztiak.
Xato mutil arrunta da beste gelakideekin konparatuz baina oso borobila denez, erreala egiten da. Gainera irakurleak espero ez dituen hainbat ekintza azaltzen dira protagonistaren aldetik.
Bestalde, liburuak 208 orrialde ditu baina ez da batere luze egiten oso morbosoa baita. Istorioa 3. pertsonan idatzita dago eta baita orainaldian.
Kontakizunari dagokionez, ekintza interesgarri, morboso eta dramazkoak kontatzen ditu:  harreman korapilatuak, teknologia berriak, sexua, drogak… denetarik aurkituko duzu liburu puska onetan!
 

                                                  Maider Zubizarreta, 2015 eko azaroak 20a