Liburutegia eskura

Hizkuntza ezberdinetako irakurketa sustatzeko xedez, DBHko ikasleek hemendik aurrera eskura izango dute liburutegi txiki bat Ikastolan bertan.
DBHKo Hizkuntza Mintegiaren helburua ikasle bakoitzak ebaluazio guztietan  hizkuntza bakoitzeko liburu bana irakurtzea da, gutxienez. Sarritan baina, gazteek ez dituzte irakurtzeko moduko liburuak eskura; hori dela-eta jarri dugu abian egitasmo hau.
Liburutegian ze liburu dagoen eskuragarri  kontsultatu dezakete azpiko loturan; irakasle arduradunari eskatuta berehala izango du liburua. Gainera, ez du bueltatzeko eperik izango; hain zuzen ere, udal liburutegian mailegatzen dutenean bueltatzeko epeak sarri presioa baino ez die eragiten eta horrekin apurtu eta irakurketa erraztea izan da helburua.