SAN FERMINETAN LESAKAN
San ferminetan lesakan, gazteentzat egokitutako liburu bat da, John Anduezak idatzia. Argitaletxea Elkar da eta 2014 argitaratu zen liburu hau.


Liburu honetako protagonista Danel da, DBH 4ko ikasle bat, bihurria, jatorra, lagun ona... baina aldi berean oso lotsatia neskekin. Berekin batera bada beste protagonista bat ere, Ximon, bere lagun onena, bera Danelen kontrakoa da, alegia, neskekin ez da batere lotsatia, neskalaguna ere badu.
Bilintx institutuko DBH 4ko ikasleak, ikasbidaira joan behar dira, horregatik, lehen baino lehen hasi behar dira nora joan behar diren pentsatzen, baita bidaia ordaintzeko dirua lortzen ere. Kontzertuak, lehiaketak, eta horrelako gauzak prestatzen dituzte dirua lortzeko. Horrela, diru asko lortzen dute, baina hurrengo egunean konturatzen dira dirua falta dela, hau da, norbaitek lapurtu duela. Nork lapurtuko ote zuen? Zergatik? Ikasbidaira joan gabe geratuko ote dira?  
Liburu hau orainaldian idatzita dago, lehen pertsonan, eta 160 orrialde inguru ditu.

Nire ustez liburua nahikoa ona da, nerabezaroko lagunen arteko harremanak etab… kontatzen baititu, baina beste alde batetik, ez zait oso erreala iruditzen, ez dudalako uste norbait diru hori guztia ikastola batetik lapurtzeko gai izango zenik, are gutxiago ikasbidai baterako denean.


                                                                                    Ioar Etxebarria Lertxundi, 2015-11-20