NIRE AMAK EZ DU ERREMEDIORIK
Liburu liluragarri honen izenburua Nire amak ez dauka erremediorik da eta Antxiñe Mendizabal idazleak eta Morkots ilustratzaileak egin dute liburua. Elkar argitaletxeak argitaratu zuen 2009ean.
Liburuaren protagonista Irati da, 12 urteko neskatila polit bat da eta gainera oso argi ditu bere helburuak eta nahiak. Bere ama xelebrearekin bizi da. Bere amak artista nahi du izan, bestean naturista eta beste batean bidaiatzeko grina sartzen zaio. Estutasun bat baino gehiago pasatzen dituzte aitak eta alabak, amaren burutazioekin. Baina, Irati oso ulerkor agertzen da amarekiko eta maitasunez onartzen du zelakoa den.
Nire ustez, liburuaren partetik interesgarriena amaren burutazioak dira, gehien bat ama naturista nahi duenean izan. Kontakizunari dagokionez, liburua aparta da, Iratiren eguneroko bizitza kontatzen digu, bere amaren burutazio interesgarri eta xelebreak. Gauzak horrela, Iratik bere etxeko hamaika pasadizo barregarri kontatzen dizkigu, baita ere, ironia, gehiegikeriak eta umorea nahasten diren kontakizunean badirudi ama perfektuaren iruditik aldentzen den bestelako ama baten irudia ematen da.
Liburua eguneroko bat bezalakoxea da, horregatik 1.pertsonan kontatzen digu. 80.orrialde ditu, baina irakurterraza eta aparta da. Oso interesgarria eta barre batzuk pasatzen dituzu Iratiren amarekin.
Mirari Balanzategi Barrenetxea
2015-11-23