ETA NI, ZER?
     Fernando Morillok idatzitako, “Eta ni zer?” izeneko liburu hau, ahaztezina da. Elkarrek 2003an atera zuenetik nahiko famatua izan da.

Protagonista, Larraitz izeneko neskato bat da, eta ez da batere polita. Hori oso zaila da onartzeko, bere ahizpa nagusia, bere ikastetxean dagoen neska politenetako bat delako. Bi ahizpak ez dira batere ondo eramaten, beraz, dramak eta haserre asko egongo dira liburuan. Batez ere, bi ahizpen artekoak, Larraitzek gorroto duen arreba suntsitzeko nahian.


Nire ustez, kontakizunari dagokionez, ez da oso gustura irakurriko nuen liburua, bi ahizpak burruka eginez darabiltzatelako denbora guztian, eta burruka egitez eta sexuaz soilik hitz egiten duelako liburuak.

Azkenik, kontamoldearen aldetik, ez dago asko esateko, liburu kopurua ongi dago eta erraz irakurtzen da. Lehenengo pertsonan dago idatzita, orainaldian,  eta nahiz eta 134 orrialde izan, erraz irakurtzen da.

Sexua eta drama gustatzen zaizkien pertsonentzat ez dago liburu egokiagorik! Bestela hobe liburuz aldatzen baduzu.

Maider Unanue

2015eko Azaroaren 20a