Bat Pat munstroaren gatibua
Roberto Pavanello da bat pat munstroaren gatibua ipuinaren egilea, 2010-ean argitaratu zuen Elkar-ek.

Liburuak Silver familiak , Martin (oso zorrotza zen eta langilea), Rebecca (ausarta zen) eta Leo (jatea asko gustatzen zitzaiona eta beldurtia zen) izan zuen abentura kontatzen du, horiek ingalaterrara doaz idazle batengana,baina idazlea atzeratu egiten da eta martinek susmo txarra hartzen du. Zer pasatuko da?

Liburu hau 3.pertsonan  idatzita dago eta nahiko laburra da, izan ere 230 orri ditu,gainera oso erraza da irakurtzen eta misteriozkoa da.

Nire ustez oso liburu ona eta polita da, gauza interesgarri asko pasatzen direlako gustatu zait,inoiz ez duzulako espero zer gertatuko den eta oso fantaziozoa da eta hori niri asko gustatzen zait. Gainera oso dibertigarria da eta oso erraz irakurtzen da, aldatuko nukeen gauza bakarra gauzak gehiago esplikatzea da, horrela errazago ulertuko nituzke gertatzen diren arazo guztiak. Liburua berriro ere irakurriko nuke.


Izaro Estancona
2015/11/20